HELBURUAK:


Zetazeoen inguruko ikerketa zientifikoak, hedapenak eta gizarte hezkuntzak animali hauen kontserbazioa besterik ez dute helburutzat.

Zetazeoen izatea babestu eta ondorengo belaunaldiek animali hauen biziguneaz disfrutatzeko aukera izan dezaten lagundu.

Gaur egungo gizartean eta ondorengoetan kontzientzia maila handiago bat izatea lortu,
itsasoak eta bere baliabideak babesteak duen garrantzia, eta lurreko biztanle guztion ongizaterako duen garrantziari dagokionean.

 

 

 

IKERKETA:

Eremu honi dagozkion helburuen artean “Euskal itsasbazterreko zetazoei buruzko ekologia ikerlana” izeneko ikerlana dago, aniztasuna, oparotasun erlatiboa eta Euskal itsasertzean zehar zetazeoen banaketa bezalako gaiei buruzko informazioa lortzean oinarritzen dena.

Ikerlanaren barruan argazki bitartezko animalien identifikazio katalogoak egiten ari dira, datu base estandarizatu bat sortzeko jarraibide batzuk ezarri asmoz. Datu base hau estatu espainiarrean eta Europako zati handi batean aurrera eramaten diren zetazeoen kontserbazio programen berdina litzateke.

Parametro biologiko hauen ezagutzak, animalia hauen kontserbazio egoeraren berri izatea baimentzen digu, babes eta erabilerarako egokiak diren neurriak hartzeko informazio baliagarria emanik.

HEZKUNTZA:

Gure beste helburu nagusietako bat Kantauri Itsasoan zetazeoen izateaz bere garrantziaz, babestearen beharraz eta beraien ingurunea zaintzeaz biztanleria hezitzea da.
Hezkuntzarekin zerikusia duten ekintzak publiko osoari zuzenduak daude, arrantza sektorearen hezkuntzari interes berezia eskainiaz, sektore honek zetazeoen kontserbazioan eta itsasoan oro har duen garrantzia dela eta. Horretarako euskal arrantzaleei zuzendua dagoen “Euskal Balezaleak” programa eratu da. Honen bitartez kolektibo honekin zuzeneko elkarlan bat ezarri nahi da zetazeoen eta interes komuneko beste espezieen inguruko informazioa elkartrukatu asmoz.


Kolektibo honekin zuzeneko elkarlanean aritzea funtsezkoa da gure helburuak lortu ahal izateko.

Hezkuntza eremuaren barne, datuak jasotzeko kanpainetan itsasoan laguntzen diguten “Ikerketa laguntzaileei” zuzenduriko programa zehatz bat dago.
Elkartean daukagun beste helburuetako bat gazteei zuzenduriko ingurune hezkuntza da. Hau dela eta “Balearen Bila” programa sortu dugu. Programa honetan Euskadiko uretako zetazeoak, gazteek ingurugiroko arazoak eta izan ditzaketen ebazpena zein den ulertarazteko tresna bezala erabiltzen dira.

 

HEDAPENA:

Ikerlana eta hezkuntza programekin lorturiko emaitzen bitartez, argazki erakusketa eta poster argitalpenean oinarritutako zabaltze kanpaina bat egin nahi da.
Emaitzak publikoki ezagutarazteak, batetik helburuen lorpenera hurbiltzen gaitu. Bestetik, aurrera daramagun ikerketa zientifikoa gure uren aberastasuna babestu eta kontserbatu nahi duten beste elkarteen artean sustatzeko aukera eskaintzen digu.