Kanpainak apirila, ekaina, uztaila eta abuztuan
izaten dira. Ikerlana aimbat kanpainaz osatua dago, bakoitzaren iraupena
7 egunetakoa delarik. Egun horietan zehar euskal Kostaldetik nabigatzen
dugu zetazeoen bila.
Lan jardunaldiak egunsentian hasten dira, ilunabarrean amaituaz. Egunean
zehar kostaldetik 25 milatara nabigatzen dugu, itsas azalera miatuaz.
Animalia hauek lokalizatuta izanik gure ikerlanerako beharrezkoak ditugun
datuak jaso eta argazkiak atertzen ditugu.
Jardunaldi bakoitzaren amaieran, “Marloi” eta bere tripulatzaileak
euskal kostaldeko portu ezberdinetan geratzen dira.
Tripulazioa Kapitaina, bi ikertzaile eta 7 ikerketa laguntzailek osatzen
dute.
Laguntzen diguten pertsonak ikerlan laguntzaileak izango dira, lan taldearen
barne egongo dira eta ontziko eginbehar ezberdinetan laguntzen digute,
hala nola, ikerketan, nabigazioan eta ontziaren mantenu lan eta intendentzian.
Ikerketa honen garapenaren zehar, laguntzaileek nabigazio, zetazeoen
biologia, ikerketa teknikak, metodologiaren erabilpena eta bere ezarpena,
eta itsas inguruneari buruzko trebakuntza jasotzen dute.
Ezagupen zientifikoez gain, parte hartzaileek besteak beste balearen
harrapaketa eta Euskal Herriko arrantza tradizionalaren inguruko oinarrizko
ezagutza bereganatuko dute. Gai hauei dagokien ezagutza Marloi ontziko
kapitainaren esku izango da, Hilario Martinez. Kantauri itsasoaren inguruko
ezagupen zabal bat izateaz gain, bertako arrantzaren inguruko kuriositate
eta sekretuak, berezko esperientzia dela eta, ongi ezagutzen baititu.
Konpartitutako ezagutza guztiek aplikazio marko ezin hobe bat izanen
dute; euskal kostaldea eta laginketak irauten duen bitartean geldialdi
gune izango diren arrantza kai enblematikoak.
IKERKETA LAGUNTZAILEEN PROGRAMAK
Nahi duen pertsona orok parte hartu eta kolabora dezake ikerketa
proiektuan, gurekin ontziratu eta lan taldearen parte izateko aukera
izanik.
Euskal kostaldea modu zoragarri batean ezagutu eta bertako aberastasunez
liluratzeaz gain, aberastasun honen kontserbazioan lagunduko du. Hau
da gure eskaintza. Lagun iezaguzu 2004.eneko udako kanpainan eta natura
eta itsasoa maite duen pertsona orok bizitzan behin bederen gauzatu
nahi duen ametsa beteko duzu. Betebeharrak gutxienekoak dira, eta
baldintzak eta kostua edozein ekonomiarako eskuragarria.