INGURUNEA

Bizkaiako Golkoa

E.I.B.E.-k bere ekintzak euskal kostaldeko uretan gauzatzen ditu, Bizkaiako golkoko hegoaldean eta Atlantiar Ozeanoaren mendebaldean.
Zetazeo espezie ugari izateko leku egokia da dauzkan ezaugarri ozeanografikoak direla eta. Katalogatuak dauden 80 espezietatik 23 behatu daitezke bertan, hala nola, izurde haundiak, marradunak eta arruntak. Mazopa, zeroiak eta ezpalartek ere beraien ziklo biologikoa aurrera eramateko habitat egokia aurkitzen dute, baita zere arrunta eta zere txikiek, eta mukerrak eta arraroak diren zifidoek ere.

 

   


 

Duen garrantzia dela eta Bizkaiako Golkoa “Zetazeoen Santutegi” bezala izendatzea planteatu izan da.
Historiak dioenez Kantauri Itsasoko lehen bale arrantzaleak euskal itsasaldeko lehen biztanleak izan ziren, beraien arrantzetan Canadiar uretaraino ere iritsi izan zirelarik.
Beraien trebetasuna lurralde ezberdinetara zabaldua izan zen. Bale harrapaketatik sortutako aldaerak eta banako gehiago harrapatu ahal izateko sortutako teknika sofistikatuen ezarpenak, ondorio katastrofikoak izan zituzten. Adibide bezala gure ikurraren bereizgarri den animalia izugarria dugu, Sardako Balea edo Euskal Balea, izan zituen galeren ondorioz ur hauetan desagertu zena. Animalia hau babesteko helburua zuten programa eta komisio ezberdinak sortu ziren makina bat herrialdetan.
Euskal Herriak arrantza tradizio haundia dauka. Baina itsas baliabideek onura handiak sortu arren honen aberastasunari garrantzia gutxi eman izan zaio. Zetazeoen kasua adierazgarria da, balio komertzialetik areago itsasoaren osasun eta ongizatean berebiziko garrantzia duelarik.
Horregatik animalia hauek eta beraien ingurunea babestu eta kontserbatzea ondorengo belaunaldien ongizatea bermatzeko gure betebeharra dela uste dugu. Beste inolako asmorik gabe sortzen da E.I.B.E. . Ezagutu nahi bagaituzu, gure kausarekin lagundu, edo besterik gabe edozein zalantza argitu nahi izanezkero jar zaitez gurekin harremanetan.

   
   
Fotos EIBE