E.I.B.E.
Irabazasmo gabeko E.I.B.E elkartea, Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartea,
Euskal Herriko itsasbazterrean dauden zetazeoen ikerketa eta kotserbaziorako
plataforma bat sortzearen beharraren ondorioz sortzen da.
E.I.B.E.-ren zeregin nagusia, itsas animalia hauei buruzko ezagutza
handiagotu, jasotako emaitzak zabaldu eta gizarte mailan hezkuntza lana
egitea da.
Gure helburu nagusia, Bizkaiako Golkoan
bizi diren zetazeoak kontserbatu eta jadanik ustiatu eta hebaindutako
kantauri itsasoak dituen baliabide naturalak babestu eta zaintzea da.
E.I.B.E., jadanik, jende ugarik zetazeoak eta beraien ingurunea den
itsasoaren kontserbazio egoera ebaluatu eta hobetzeko egiten duen ahaleginari
gehitzen zaio.