EDUCACIÓN (Programa “Euskal Balezaleak” “Balearen Bila” )

Euskal Balezaleak

Programa hau Hondarribiako arrantzale kolektiboa gai honen inguruan hezi eta informatzera zuzendua dago esklusiboki.

Estrategia zetazeo ikasgela bat sortzean oinarritzen da. Arrantzaleek zetazeoen ezaugarri anatomiko eta biologikoen inguruko informazioa jasoko dute kasutan itsasoan aurkitzen dituzten animalia atsegin hauek ezagutu, ezberdindu eta interpretatzen ikas dezaten.

Programa honen bidez, sentsibilizatzeaz gain, E.I.B.E. eta arrantzaleen artean elkarlan bat ezarri nahi da. Lankidetza Kantauri itsasoan arrantzaleek bistaratzen dituzten zetazeoen berri idazten joatean datza. Lorturiko datuak informazio oso baliagarria dira zetazeoen banaketari eta arrantza eta itsas ugaztun hauen arteko harremanari dagokionean. Informazio hau banaketa eta aniztasun ikerketan osagarria da.

Programa honen helburua arrantzaleak gure itsasoaren baliabideak babestu eta kontserbatzeak duen garrantziaz kontzientziatzea da, era berean profesionalen arteko lankidetzak eta informazioa elkartrukatzeak guztiontzat duen onuraz jabetu eta harremanak ezartzearen beharraz ohartaraziz.

 

"Balearen Billa"Programa

Gazteei zuzenduriko hezkuntza programa bat eratu dugu itsas ekosistema kontserbatzeak duen garrantziaz jabetu daitezen. Zetazeoak erabiltzen dira tresna gisa ingurunearekiko errespetua eta zainketa kontzeptuak hobeto beregana ditzaten.

Ingurunearekiko errespetua, zaintza eta kontserbazioa, eta garapen jasangarriaren kontzeptuak berriak dira gure gizartean. Gero eta kontzienteagoak gara jasaten ari garen ingurumen degradazioari dagokionean, eta beraz adin goiztiarretako ingurugiro heziketa gaur egungo egoerari bira eman ahal izateko daukagun bitarteko nagusienetarikoa da

Heziketa programa honi dagokionez bideo, diapositiba, tailer eta elkarteko biologoek emandako hitzaldi didaktikoez osatua dago, aktore nagusi bezala izurdeak eta euskal kostaldeak bizi diren baleak izanik

.
Zure ikastola, ikastetxe edo institutuak programa honetan parte hartzea nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.